2016(e)ko abenduaren 30(a), ostirala

Epea zabaldu dugu Tabakalerako ekintzan izen-emateko
Kaixo,
Gogoratu gaur Gaztelekua 7etan irekitzen dugula eta gaueko 11,00etan itxi.
Euskal Selekzioko partidua ikusteko aukera izango duzue...
Azaldu!!
Kaixo,
Urte zahar festa aurreratua Gaztelekuan...
Egunon,
Urtarrilaren 4erako Tabakalerara irteera geneukan ekintza bezala eta talderik sortu ez denez ez gara joango. Ea beste batean...

2016(e)ko abenduaren 22(a), osteguna


Kaixo,
Euskal Selekzioa Bilbora ikustera joateko talderik sortu ez denez, Gaztelekuan bertan ikusiko dugu.
Eguna: abenduaren 30a
Gaztelekua 7,00etatik 11,00etara irekiko dugu.
Bertan afaldu eta partidua ikusiko dugu. Partidua 8,30etan da. Ezin duzu galdu!!Giro paregabea izango dugu!!

2016(e)ko abenduaren 21(a), asteazkena

Kaixo,
Dakizuenez gabonetako hainbat ekintz antolaturik ditugu. Hoietako bat, Tabakalera bisita egitea da.Hemen duzue informazioa

2016(e)ko abenduaren 19(a), astelehena

Atzo Txuri-Urdinen ederki ibili giñen...
Egunon,
Gogoratu Euskal Selezioko partidua ikusteko Bilbon, izen-ematea luzatu egin dugula abenduaren 21arte. Izen-ematea gazte bulegoan izango da, 9,00-13,00era eta 5,00-7,00etara. Gogoratu baimena eta dirua eman behar duzuela
Aste ona izan

2016(e)ko abenduaren 16(a), ostirala

2016(e)ko abenduaren 15(a), osteguna

2016(e)ko abenduaren 14(a), asteazkena

Kaixo,
Euskal Selekzioaren partidua abenduaren 30ean, 20,30etan izango da. Ordiziko tren geltokitik 6,30etan aterako gara. Buelta, toki berean gauerdian, 12,00ak aldera izango da.
Gogoratu igande honetan(abenduaren 18an) bukatzen dela izan-emateko epea.
Izen-emateko 27 euro eta gurasoen baimena behar da.
Galdetu gaztelekuan..
Ondo ibili,

2016(e)ko abenduaren 7(a), asteazkena

Kaixo,
Gabonetan honako egunetan irekita egongo da gaztelekua.
Abenduak 26,27,28,29 eta 30
Urtarillak 2,3,4 eta 5
Arratsaldez, 4,30etatik 8,30etara

Kaixo,
Asteburu honetan, abenduak 10 eta 11a, gaztelekua irekita egongo da, betiko orduetan.
Larunbatean, 5etatik-9etara eta igandean 4,30etatik 8,30etara
Hemen duzue egitaraua

2016(e)ko abenduaren 5(a), astelehena

Kaixo, Aurten Euskal Selekzioaren partidua Bilbon denez, Gaztelekutik ikustera joango gara.
Animatu eta izena eman abenduaren 18a baino lehen. Prezioa: 27 euro

2016(e)ko abenduaren 1(a), osteguna

Kaixo,
Asteburu honetan Gaztelekuan Euskararen eguna ospatuko dugu eta amodioa, sexua eta osasunaren inguruko tailerrak egingo ditugu. Zatoz gurera!!!

2016(e)ko azaroaren 30(a), asteazkena

2016(e)ko azaroaren 29(a), asteartea


Kaixo,
A ze atsaldea larunbatekoa, eskerrik asko bihotz bihotzez Zesura taldekoeei!!Mundialak zarete!!!
eta zuek gazteak ze esanik ez!!!

Gora euskal rapa""
GAZTELEKUA LEKURIK ONENA
DENBORA PASATZEKO AIPAGARRIENA
ORDIZIA OSOKO LEKURIK MAITEENA
ONDO PASATZERA ETORTZEN GARA ONA

2016(e)ko azaroaren 24(a), osteguna

Kaixo,
Larunbat honetan, azaroak 26, arratsaldeko 6,00etan Zesura taldekoak izango ditugu Gazelekuan. Etorri eta ezagutu itzazu...

2016(e)ko azaroaren 21(a), astelehena

Kaixo,
Asteburuan giza-eskubideak herrira laburmetraiak ikusten aritu giñen eta zeintzuk izango ziren finalistak hautatzen ere bai!!Eskerrik asko parte-hartzeagatik!!

2016(e)ko azaroaren 18(a), ostirala

2016(e)ko azaroaren 16(a), asteazkena

Kaixo,
Giza Eskubideak herrira Nazioarteko laburmetrai lehiaketako finalistak aukeratzeko, hautatuak izan gara. Epai-mahai izan behar dugu!!
Zatoz gaztelekura larunbatean laburmetraiak ikustera!!

2016(e)ko azaroaren 14(a), astelehena

Egunon,
Asteburuan hainbat jokutan ibili gara, baita musean ere. Ez zekitenei ere erakutsi diegu!!Ederki moldatu gara!!
Gora Ordiziko gazteak!!!

2016(e)ko azaroaren 10(a), osteguna

Egunon,
Asteburuako baduzu plana, etorri gaztelekura mahai jolasetan ibiliko gea eta mus txapelketa ere egingo dugu!!

2016(e)ko azaroaren 7(a), astelehena

2016(e)ko azaroaren 4(a), ostirala

Egunon,
Asteburu honetan zatoz gaztelekura, ondo pasatzeaz gain zure sormenari hegoak jarriko dizkiozu...

2016(e)ko azaroaren 2(a), asteazkena

Kaixo,
Azaroaren 20an Haurren eta Nerabeen Nazioarteko Eguna da. Gipuzkoako Foru Aldundiak haurrentzako eta nerabeentzako zerbitzuen kanpaina egingo du GIpuzkoa osoan, Haur txokoak eta Gaztelekuak ezagutarazteko.
Kanpainarako irudiak behar ditugu, prest egongo ziñake zure irudia komunikabideetan ateratzeko?
Baiezkoa bada, gaztelekuko telefonoan jarri zaitez harremanetan...

Parte-hartu nahi duzu Beldur Barik lehiaketan?
Hemen dituzu oinarriak
Kaixo,
Beldur asteburua izan dugu asteburu honetan gaztelekuan, gaztelekua apaindu eta beldurrezko pelikula...

2016(e)ko urriaren 28(a), ostirala

Egunon, Asteburu honetan gaztelekuan beldur asteburua ospatuko dugu. Larunbatean beldurraren ibilbidea, gaztelekuaren apainketa...eta igandean beldurrezko pelikula jarriko dugu. Animatu eta azaldu ederki pasako dugu!!

2016(e)ko urriaren 26(a), asteazkena


Kaixo!!
Ordiziko udaletik neskentzako DJ TAILERRA antolatu da. Bi larunbatetan. Azaroak 5 eta 12an, goizez 10,00-14,00etara. Animatu interesgarria ematen du!!
Las Marines DJ bikoteko Maria Ugartetxea eta Ines Garcia izango dira ikastaroan ematen!!

2016(e)ko urriaren 24(a), astelehena

Egunon,
Gaztea asko bildu gara asteburu honetan gaztelekuan!!
Giro bikaina!!
Bizkotxoa eta krepak egin ditugu eta ping-pong txapelketa!!Aupa gu ta gutarrak!!

2016(e)ko urriaren 21(a), ostirala

Egunon!!Ze plan duzu astebururako?
Gaztelekuan zure zain egongo gara sukaldean esperimentatzeko. Errezeta aukeratu eta martxan jarri!!

2016(e)ko urriaren 18(a), asteartea

KAIXO,
ASTEBURU HONETAN GAZTELEKUA IREKI DUGU ETA GIRO BIKAINA IZAN DUGU. ZATOZ HURRENGOAN ERE, EDERKI PASAKO DUGU!!!

2016(e)ko ekainaren 13(a), astelehena

Egunon!!
Eskerrik asko larunbatean zuen iritzia eman denuten guztioi, gure zerbitzua hobetzen laguntzeagatik!!!!

2016(e)ko ekainaren 9(a), osteguna

Kaixo,
Cabarcenora doazten taldearentzat hona hemen informazioa:
-Egitaraua, eman beharrekoak eta iritsiera eta irteera orduak
Egunon,
Asteburu honetan, ikasturte amaierako ekintzak egingo ditugunez, azaldu zaitez gaztelekura zure iritzia ematera. Ebaluazio egin nahi dugu zurekin, zein ekintza gustatu zaizkizun, zein ez, zeintzuk diren zure proposamenak...
Igandean berriz, merendola alternatiboa prestatzeko aukera izango duzu!!
Zure zain gaude,

2016(e)ko ekainaren 2(a), osteguna

Kaixo,
Asteburuan zein plan daukagun jakin nahi duzu?
Hona hemen,
Egunon,
Envainaren 12an Gazte Chef izango zara egun batez!!!
Anne Otegi (Arama Ostatuko sukaldariarekin) merendola alternatibo bat antolatuko dugu. Elikagai osasuntsueki. Ederki pasako dugu, etor zaitez!!
Ekainak 12, igandea, arratsaldeko 4,30etatik 19,00etara.

2016(e)ko ekainaren 1(a), asteazkena

Kaixo,
Gogoratu igande honetan bukatzen dela izen-ematea Cabarcenora joateko. Prezioa: 50 euro eta gurasoen baimena ekarri behar duzue.
Ekainaren 17an aterako gara, arratsaldeko 17,00etan eta buelta, igandean 18,00ak aldera egongo gara!!!
Izena eman ondo pasako dugu eta!!!
Aterpean piszina, kanpoan kirol-jolasak egiteko aukera, gaubelak...
Egunon,
Hemen larunbateko argazkia

2016(e)ko maiatzaren 31(a), asteartea

Kaixo,
Larunbaten LK6ko gazte pila izan genituen gaztelekuan!!Ongi etorri bikaina!!
Gogoratu Urrian hasiko dela martxan Gaztelekua zuentzat!!Zuen zain izango gara!!

2016(e)ko maiatzaren 27(a), ostirala

Egunon,
Gaur Goizean Urdanetan ikastetxean izan gara, bertako Kuku Miku telebistan.Larunbateko gure saioaren berri eman dugu eta bertan geratu gara bertako albistegia entzuten.
Eskerrik asko Urdaneta, lan polita egiten ari zarete!!Segi horrela!!

2016(e)ko maiatzaren 26(a), osteguna

Kaixo,
Gaur goizean Jakintza Ikastolan izan gara, hurrengo gure erabiltzaileak izango direnak ezagutzen!!!Oso impresio ona jaso dugu!!
Eskerrik asko Jakintza!!
Larunbatean ikusiko gara!!!

2016(e)ko maiatzaren 25(a), asteazkena

Egunon,
Zuen iradokizuna kontuan hartuta, ikasturte amaierako irteeran planak aldatu ditugu!!!
Cabarneroa joango gara eta han inguruan dagoen aterpe batean egingo dugu egonaldia, Prestatu zaitez, gaubelak, jokoak, piszina...ederki ibiliko gara!!
Izen-ematea ekainak 5arte dago irekita.
Hiru egun izango dira. Ekainak 17,18 eta 19a.
Ostiralean arratsaldean aterako giñake eta igandean arratsalderako hemen izan gara
Prezioa: 50 euro
*Norbaitek ezingo balu diru hau lortu hezitzaileei esateko mesedez

2016(e)ko maiatzaren 24(a), asteartea

2016(e)ko maiatzaren 19(a), osteguna

2016(e)ko maiatzaren 18(a), asteazkena

Kaixo,
Oraindik garaiz zaudete Josebe Iturrioz ezagutzeko. Larunbat honetan, maiatzak 21, arratsaldeko 5,00etan gaztelekuan egongo da. Animatu eta etorri gaztelekura!!!

2016(e)ko maiatzaren 17(a), asteartea

Egunon,
Maiatzaren 28an, arratsaldeko 5etatik aurrera gaztelekuko ateak irekiko ditugu hurrengo urtean erabiltzaileak izango diren nerabeei.
Zein ondo...

2016(e)ko maiatzaren 16(a), astelehena

Kaixo,
Robotika tailerra ekainaren 11ean egingo dugu. 5etatik 7 etara 12-14 urtekoek eta 15-17koak berriz 7-9etara. Izen ematea ekainaren 4an bukatuko da!!
Animatu parte hartzera!!
Egunon,
Atzo Zizurkilgo Muga Ranch zalditegian zaldian ibili giñen. Ederki pasa genuen, berriz ere joateko gogoarekin geratu gara!!

2016(e)ko maiatzaren 12(a), osteguna

Kaixo,
Josebe Iturrioz ezagutzen duzue?
Maiatzaren 21ean Ordiziako Gaztelekuan egongo da zuekin elkarrizketatzeko. Izen-eman ezazue asteburu honetan gaztelekuan bertan.
Aukera bikaina da!!
Kaixo,
Asteburuan gaztelekuan zer egingo dugun jakin nahi duzue?
Igandean Zizurkilea goaz taldetxo batekin zaldin ibiltzea. Ederki pasako dugu neskak!!!